Info


autoerrt_1Betidanik txunditu izan nau argazkilaritzak duen magiak, lau ertz mugatzat hartu eta bere baitan sortzen den errealitate dinamikoaren mirariak. Gogoan dut ume moko bat nintzela nola aita zein ama Pentax analgiko zaharraren babespean klik eta klik sumatzen nituela ustez inolako garrantzirik ez zuten eguneko momentu haietan.  Beranduago ikasi nuen ordea, oharkabean igarotako momentu haiek zentzu bat bazutela nire gurasoen begiradapean, bazutela sentimenduz beteriko kontakizun bat.  Eta horrela jabetu nintzen Kodak paperean errebelatutako argazki bilduma haiek urte batzuk beranduago nire haurtzaroko momentu haiek biziberritzeko ahalmena zutela, ez nik bizitu nituen bezela,  nire gurasoek ikusi eta sentitu bezela baizik.

Urte batzuk beranduago  argazkia argazkilariaren begirada subjetiboaren isla dela sinesturik  babesten naiz kamera atzean  ,  horrela ikuslearen irudimena zuzpertuko duten irudi zein kontakizunen bila dihardut, momentu zein emozioen ehizan.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR