HERRIRA BEGIRA
Usurbilgo Noaua aldizkariak Herrira Begira argazki gehiarraia argitaratzen du hilabatean behin.
2018-2-9 ANGULA ARRANTZA
Gorri kolorezko zeruak agurtu du eguna. Oria ibaiaren ur uherra emari handiz dator eta marea goruntz. Gauaren ilunean piztu da ibaia misterioz argitzen duen angulariaren argitxoa. Hasi da arrantza.
2018-4-6 HAN GOIKO OILATEGIAN
Nahi dutenean jan, nahi dutenean paseatu, nahi dutenean barruan, nahi dutenean kanpoan. Naturarekin harmonian lan egiten dute Jexus eta Aitziberrek. Bata oiloen bizi kalitateaz zain arraultza ekoizpenaz arduratzen da eta bestea arraultza oinarri duen gozogintzaz,
2019-03-05 BASOKO INDUSTRIAGUNEA
Basoak berea dena berreskuratu nahiko balu bezala irentsi ditu Erroizpeko zeta fabrika eta amuarrain haztegi zirenak. XIX.mende amaiera eta XX.mendean zehar; Erroizpeko basoa industriagune izan zenaren testigu isilak dira irudi hauetan argitara ekarri nahi izan diren aztarnak.
2018-09-7 HISTORIAURREKO AZTARNAK
Usurbil inguruan historiaurreko ondare arkeologiko oparoa dugu. Irudi hauen bitartez Juanasoro, Etumeta, Lapurtokieta eta Tontortxiki gune megalitikoetan barna liluraz songinduriko bisita proposatzen da.