Korrika 20 Erribera


KORRIKAk Nafarroako Erriberan barna egiten duen zeharkaldi bakoitzean hirigune eta euskararen arnasguneetan izaten den jende oldea murriztu ohi da.  KORRIKA Erriberan oinarri hartuta, euskarak bertan bizi duen egoeraren inguruan hausnarketa egiteko baliatu nahiko nuke MIKROKLIK (epe laburreko argazki erreportaiak) atalean gehitu dudan erreportaia hau.

Erriberako lurra idorra da,  baita bertako euskararen egoera ere.  Azken nafar gobernu erregionalistek, bere politika linguistikoaren bitartez, egoera larritzea besterik ez dute ondorio.  Horregatik, euskararen biziraupenerako lasterketan ezinbesteko dira bertako zein inguruko euskaltzaleek korrika, zein euskaraz,  egiten dituzten kilometroak. Beharrezkoa baita ere urtean zehar ikastola, euskaltegi eta herritar euskaltzaleek euskararekiko duten eguneroko konpromezua. Gauzak horrela, KORRIKA Erriberan barna dela gauaren ilunean, Korrikalaria hurrengo kilometroan inor egongo ote den dudaka hasten den instante horretan, hor agertzen da Korrikalari irribartsu, zoro zoragarriren bat Erriberako soroetan barna,  eskuz esku euskararen oasi emankorrak elkar josi asmoz.

Argazkiak 2017ko apirilaren 1ean eginak dira, Korrika 20ak Arketas eta Kaparros artean igarotako kilometroetan.

OHARRA

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies