Pasa den larunbatean Andoaingo Gaztetxean Musika Zuzenean atari digitalaren aldeko kontzertua izan zen. Kartela Cobra, Voltaia eta Hotzikara taldeek osatzen bazuten ere, azken momentuan Cobra taldeak kale egin zuen taldekide batek zuen ondoeza tarteko. Balio handikoa da Musika Zuzenean atariak musikari zein musikazaleon zorionerako egiten duen lana (eguneroko zuzeneko musika agenda, komunitatea, musika taldeen inguruko informazioa,jarraipen bereziak….). Musikazale, musikari, kontzertuzale bazara edo besterik gabe, proiektuaren parte senti nahi baduzu harpidetza egitea ez zaizu damutuko! Esanak esan, Andoaingo Gaztetxeko taula mitikoko sua piztutzen Voltaia taldekoak izan ziren lehenak. Ondorengo argazkiak bertan begiekin entzundakoak dira.













There are no comments